Bloga berrituz

josu 1456149891816 Josu | 2006-03-21 23:52

Egunotan aldaketa batzuk egin dizkiot blogari, ikusten duzuenez. Izen aldaketa baino, izen artistikoaren goraipamena egin nahi izan dut blogaren izenaren gainetik.

Eta berrikuntzak aprobetxaturik, Jon Kortabitarteren bloga kotilleatzen, diseinu berriak daudela konturatu naiz... eta... enbidia kotxina, bere diseinua gustatu zait... eta neuk be berdiña jarri dot, ze letxes!

Aurrekoari nik aldatu nizkion koloreak, baina momentuz hau gustoko dut, eta horrela geratuko da. Halanda be, aurkezpentxoan diñodan moduan... "Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe."

Egunetik egunera, diseinuak baino, hitzek aldatuko dute blog hau. Eta hitz horiek zure erantzunaren zain geratuko dira, hor, nonbait.



Utzi iruzkina: