IRUÑEAN KANTUZ

IRUÑEKO KARRIKETAN KANTUZ IBILI NAHI BADUZU, ZATOZ GUREKIN!

Larunbat honetan, otsailak 5, hilero bezala Iruñeko karrikak girotuko dugu gure kantuekin. Gogoratu Iratzederren letra eta Benito Lertxundiren musika dituen Orreaga izenburuko kantua eginen dugula eta komeni dela lehenago entzutea eta praktikatzea. Horretarako aurreko post batean audioa jarri genuen eta letra gure kantutegian dago.Halere, bezperan eztarria berotzeko aukera izanen dugu Santa Agedari egiten zaizkion kantuekin. Ongi dakizuenez, Iruñerri osoan aterako dira koru, abesbatza eta koadrillak. Auzoetan ere zabaltzen ari den ohitura da. Beraz ez galdu aukera eta parte hartu.


Kantu tradizionala entzuteko aukera emanen digu Lina Anduezak eta Ana Telletxeak osaten duten Beltxaren bikoteak. Urtarrilaren 20an, ostegunarekin, Iruñeko Planetarioan, arratseko 8etan.Kantu kontari saioa kanta tradizionalaren saio intimo bat da. Kantuak emateaz gain, gogoeta ere planteatzen dute: kantuez, soinuez, egungo oharmenez...Beltxaren bikotea orain dela 2 urte sortu zen eta kanta tradizionala du iturria, Zuberoako kantak ditu maiteen.Lina Anduezak (Iruña) eta Ana Telletxeak (Bera) osatzen dute. Euskal Kantu Txapelketaren eta Ortzadar Dantza Taldearen inguruan sortu eta garatu da ...


Bideo-karaoke honen bidez, Gabi de la Mazaren eskutik, omenaldi xume bezain hunkigarri egin nahi diegu Euskal Kulturaren joandako bi zutabe nagusiei, Xabier Lete eta Mikel Laboa.Kanta hau, Izarren Hautsa, Xabier Letek idatzi zuen eta Mikel laboak musika jarri zion. Oraingo honetan biak batera, letra eta musika, Lete eta Laboa, elkarrekin.


Batzuk galdetu dute, beste batzuk, berriz, irudipena zuten, eta orain gu konfirmatzera goaz.LARUNBAT HONETAN, URTARRILAK 8, IRUÑEAN KANTUZ, 2011KO LEHENA!!!!!!!Eta ikusiko duzuenez, berrikuntza batzuekin, zatoz eta elkarrekin euskal musikaz eta giro ezinhobeaz gozatzeko parada izanen dugu.Larunbat honetan, beti bezala, Mercaderes karrikan eguerdiko 12etan.


Zorionak eta urte berri on!!!!!!!URTARRILAREN 8AN ELKAR IKUSIKO DUGULAKOAN!!!!!!!!!


Olentzero zaleen elkartea antolaturik, heldu den larunbatean, abenduak 18, arratseko 6.30ean eta San Frantzisko plazan dantza eta kantu jaialdia izanen da.Hasieran haurrak izanen dira protagonistak eta gero helduok hartuko dugu lekukoa.Etor zaitezte gurekin ospatzera!!!!!


Heldu den ortziralean, abenduak 17, arratseko 8etan eta Anaitasuna Pabiloian Oskorri taldeak 2. EGUBERRITAKO KONTZERTUA eskainiko digu. Bertan 300 musikarik inguru parte hartuko dute eta publikoa ere jarriko dute kantan.Sarrera libre eta doan.Kantuzaleen Elkarteko webgunean informazio guztia duzue eskuragarri (partiturak, audioak eta letrak)Anima zaitezte!!!!


Bihar, igandea, abenduaren 5ean,  Iruñeko autobus geltoki berriatik (beheko solairuan) autobus bat aterako da Durangoko Euskal Herrian Kantuz kantaldira joateko. Goizeko 9.15etan han egonen gara zuen zain eta jakin oraindik ere 10 leku libre dagoela. Autobusa eta bazkaria 40 €tan dago. Izena emateko igorri SMS mezu bat 687.887.196 telefonora zuen izena eta zenbat lagun zarete esanez.Mañana domingo, 5 de diciembre, saldrá de la nueva estación de autobuses de Pamplona (planta de abajo) el autobús que nos llevará a Durango para participar en Euskal Herrian Kantuz. Estaremos sobre ...


Bihar ortzirala, abenduak 3, Orreaga Fundazioak antolatuta Kalejira eta Kantujira. 11.30etan Udal Plazan.Etzi, larunbata, abenduak 4, IRUÑEAN KANTUZ, 12.00etan Mercaderes plazan.Etzidamu, igandea, abenduak 5, EUSKAL HERRIAN KANTUZ Durangoko Azokarekin bat. Oraindik ere badira plazak bazkaltzeko eta autobuserako 20 bat, beraz azkar erabaki eta izena eman gure tlfn zenbakira deituta edota e-postaz.Zintzurra berotu eta zatoz abestera!!!!!!


Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta, abenduaren 5ean, igandearekin, Durangoko Azokaren giroaz baliaturik, EUSKAL HERRIAN KANTUZ ekimena jarri dute abian. Dagoeneko Durangoko azoka antolatzen duen Gerediaga elkartearen oniritzia eta babesa jaso dugu. Durangoko udalarekin ere baimen guztiak ditugu baita eskola baten jantokia ere 260 lagunendako bazkari herrikoa egiteko. Egitaraua: Ikusi irudia Ikusten duzunez egun osoko egitaraua dugu, kantatzeko eta azoka bisitatzeko aukera emanen duena. Herri bazkaria mugatua izanen denez, Baiona, Iruñea, Donostia, Gasteiz eta beste lekuetatik etorrik...



IRUÑEAN KANTUZ euskaraz abestu nahi duen edonorentzako ekitaldia duzu. 2005eko irailan abian jarri zuten herri ekimenaren sortzaileak honako elkarteak dira: Kantuzaleen elkartea, Muthiko Alaiak, Orreaga, Karrikiri, Euskaldunon Biltoki eta Manexak. Roberto Antzano musikariak bere eskusoinuarekin laguntza itzela ematen digu. Bultzatzaile eta sustatzaile nagusiak zuek zarete, hilero gurekin etortzen zaretenok!!! Gurekin harremanetan jartzeko: 948 14 18 12 iruineankantuz@gmail.com

Azken iruzkinak

Mari

Mari 2011-05-28 22:49 #1

ana lebron

ana lebron 2010-12-12 13:40 #2

2010-05-29 21:20 #4

2010-05-29 21:20 #5