LARUNBAT HONETAN IRUÑEAN KANTUZ

No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2011-01-31 11:19

Larunbat honetan, otsailak 5, hilero bezala Iruñeko karrikak girotuko dugu gure kantuekin. Gogoratu Iratzederren letra eta Benito Lertxundiren musika dituen Orreaga izenburuko kantua eginen dugula eta komeni dela lehenago entzutea eta praktikatzea. Horretarako aurreko post batean audioa jarri genuen eta letra gure kantutegian dago.

Halere, bezperan eztarria berotzeko aukera izanen dugu Santa Agedari egiten zaizkion kantuekin. Ongi dakizuenez, Iruñerri osoan aterako dira koru, abesbatza eta koadrillak. Auzoetan ere zabaltzen ari den ohitura da. Beraz ez galdu aukera eta parte hartu.


Utzi iruzkina: