IrudiTxokoa 4, programazioko emanaldiak

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-10-07 09:02

Aste honetan hasiko dugu IrudiTxokoko laugarren zikloa. Hauek dituzue bi hilabete hauetan ikusi ahalko dugun programazioa.

Koldo Almandozen laburmetraien emanaldia URRIAK 10, 20.00etan

Herrialdea: Euskal Herria. Zuzendaria: Koldo Almandoz.

Koldo Almandoz euskal zuzendariaren lana gerturatuko dizuegu bere lanari gau bat eskainiz bere lan esangurutzuenak ikusiz.  Almandoz Euskadi Irratian esatari ibilia da, The Balde aldizkariko idazle eta sortzailetako bat izan da, argitalpen desberdinak egin ditu (Higuina eder, Ur zitroi komikiak?) eta argitalpen desberdinetan laguntzaile izan da (Egunkaria, El País, Napartheid, TMEO, Gaztetxulo, Argia). Zuzendari bezala dokumentalak eta motzmetrai desberdinak zuzendu ditu, horietako batzuk atzerriko jaialdietan aukeratuak izan direlarik eta batzuk sariak irabazi dituztelarik.

 

IrudiTxokoa, bertako sortzaileekin konpromisoa hartua dauka, bertan eginiko lanak eskainiz. Horrela, beti ziklo guztietan bertoko egileen lanak jarriz.

 

 

 


 

Crash (Crash) URRIAK 10, 20.00etan

Urtea: 2004. Herrialdea: Estatu batuak. Zuzendaria: Paul Haggis.

Los Angelesen gizon baten bortizki akatutako hilotza agertzen da bide bazterrean, pertsona desberdinen bizia gurutzatu araziz. Eskarmentu askoko polizi arrazista, honen lankide hasiberri eta idealista, distrituko fiskalaren emazte zuria, irandar saltzaile bat...

 

Film honek Hollywood-eko 3 oscar irabazi zituen, heureen artean film eta gidoi onenarenak. Protagonista anitzeko film honek Los Angelesen ematen den jende nahasketaren erakusbide da.

 

Dvd eta blu-ray-ak ez daramate euskararik eta ETB-ek ez du film hau emititzeko erosi. Film hau euskaraz ikusteko aukera errepika-gabea da eta agian aukera bakarra izan daiteke.

 

 

 

 

 

Asterix eta Joko Olinpikoak (Astérix Aux Jeux Olympiques) URRIAK 10, 20.00etan

Urtea: 2008. Herrialdea: Frantzia. Zuzendaria: Frédéric Forestier, Thomas Langmann.

Liluratix Zesarri aurre egiten dion herrixka bakarreko galiar gaztea Irinaz maitemindua dago, Greziako printzesa. Baina Irinaren aitak herriaren ongiagatik Julio Zesarren semearekin ezkontzera behartu nahi du, Brutus ankerrarekin. Liluratix Brutusi erronka egitera ausartu da, Joko Olinpikoak irabazten dituenak ezkonduko da Irinarekin. Liluratix bere herrikide ospetsuenak lagundurik, Asterix eta Obelix, Olinpiadak irabazi behar ditu bere maitearekin ezkondu nahi badu.

 

Urte olinpiko honetan Joko Olinpikoen inguruan eztabaida eta gatazka izan dira, beste begirada bat egiteko asmoz, hona Joko olinpikoak era barregarrian ikusteko aukera.

 

 

 

 

 

Karamuk begi beltzak AZAROAK 7, 20.00etan

Urtea: 2002. Herrialdea: Alemania. Zuzendaria: Sülbiye Günar.

Johanna 17 urteko nerabe lodikotea da. Parisen moda diseinua ikastea da bere ametsa. Urtetan, berak egin du bere arropa, estilo ez oso ohikoa, eta orain, ez du institutua amaitu nahi. Bere diseinu karrera babestuko duen norbait bilatzen ari dela, benetako aita nor duen jakin du: turkiarra da, eta Kolonian bizi da bere familiarekin. Johannak, egoera berriari eta bere sentimenduei aurre egin beharrean, jatorrizko egitasmoarekin aurrera jarraitzea erabakitzen du, hau da, ikasketak egiteko dirua lortu behar du. Aitari egia esan gabe, jatetxe bateko sukalde-laguntzaile gisa hasi da lanean. Baina izugarrizko ezbeharra gertatuko da...

 

Karamuk, gaurko europa multikulturalean nerabeek dituzten barne arazo eta kezkak ezagutaraztera ematen dizkigu: Etorkizunarekiko sentipen kontrajarriak ametsen eta errealitate gordinaren artean, famili apurtuak, gizarteak espero duena...

 

 

 

 

Harry Potter eta sorgin-harria (Harry Potter and the Sorcerer’s Stone) AZAROAK 14, 19.30etan

Urtea: 2001. Herrialdea: Estatu batuak. Zuzendaria: Chris Columbus.

Harry Potter aitak hil ondoren maite ez duten osabekin bizi den 10 urteko mutiko koitadua da. Gutun bat iritsi eta bere bizia hankaz gora jarriko da. Bere aitengandik botere magikoak jaso zituen eta ikas urtea bere kontra dagoen ingurunean egin ordez, Hogwarts ikastetxera joango da, izaki magikoz inguratua, lagun berriak eginez baina aldi berean bere iragani lotutakoak ezagutuz bere bizia arriskuan jarriz.

 

Azken urteetako liburu sail ezagunaren lehen liburuaren zinema bertsioa da. Hemen hasi ziren Harry Potterren abenturak, orain argitaratzear dagoen euskarazko zazpigarren liburuarekin bukatuko direnak. Ziklo bat ixtear dago, gauzak nola hasi ziren gogoratzeko une egokia azken liburuaren irakurketa hasi aurretik.



Utzi iruzkina: