GAURKO IRUDITXOKO EMANALDIA: Karamuk begi beltzak

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-11-07 10:21

Gogoratzen dizuegu gaur karamuk begi beltzak filma izango duzuela ikusgai:

Karamuk begi beltzak AZAROAK 7, 20.00etan

Urtea: 2002. Herrialdea: Alemania. Zuzendaria: Sülbiye Günar.

Johanna 17 urteko nerabe lodikotea da. Parisen moda diseinua ikastea da bere ametsa. Urtetan, berak egin du bere arropa, estilo ez oso ohikoa, eta orain, ez du institutua amaitu nahi. Bere diseinu karrera babestuko duen norbait bilatzen ari dela, benetako aita nor duen jakin du: turkiarra da, eta Kolonian bizi da bere familiarekin. Johannak, egoera berriari eta bere sentimenduei aurre egin beharrean, jatorrizko egitasmoarekin aurrera jarraitzea erabakitzen du, hau da, ikasketak egiteko dirua lortu behar du. Aitari egia esan gabe, jatetxe bateko sukalde-laguntzaile gisa hasi da lanean. Baina izugarrizko ezbeharra gertatuko da...

Karamuk, gaurko europa multikulturalean nerabeek dituzten barne arazo eta kezkak ezagutaraztera ematen dizkigu: Etorkizunarekiko sentipen kontrajarriak ametsen eta errealitate gordinaren artean, famili apurtuak, gizarteak espero duena...

 





Filmaren trailerrik ezin gara gai izan hemen jartzeko. Ikusi nahi bazenute, euskal banatzailearen webgunean aurki daiteke, zehazki helbide honetan: http://www.tinkoeuskara.org/tinko_euskara/ikusi.php?Nfilmea=1209981506&id=eu


Utzi iruzkina: