ETB3-ren estreinaldiaren festaren balorazioa

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-10-15 10:54


Ostiralean ETB3 emititzen hasi zen, eta EITB-ek beste ospatzeko batzuekin batera ospakizun haundia antolatu zuen.

Hauek ziren osora ospatzeko guztiak:
- ETB3-ren emisio hasierak.
- Euskadi Irratiaren 25 urte urrena.
- Bilboko sede digitalaren lehen urte urrena.
- E!TB webgune berriaren sorrera.

Alaitsua izan beharko lukeen ospakizun hontan, EITB atzetik dituen arazoen erakusgarri izan zen. Arazo hauek ez datoz atzotik, eta EITB-ek konpondu gabe jarraitzen ditu.

- Askok esaten dute, ETB Bilbo telebista dela benetan. Ikusitakoak ikusi, norberak atera ditzala kontuak. Euskadi Irratiako 25 urteak ospatzeko, Bilbon izan ziren bakarrik ekitaldiak, Donostin edo Gasteizen sederik edukiko ez balute bezala. Ez dira ain eraikin modernoak izango, baina Eusko Irratiko parte dira. Eta telebistako aurkezleak EITB-ek osoa ospatzen zegoela behin eta berriz azpimarratzen gainera.
- Sede berriarekin obsesioa. Ulergarria da EITB-rentzat eraikin hau bere apostu haundiena dela eta beraz arro egotea... baina ez dute inoiz erakutsi ain beharrezkoa zuten Gasteizko sede digital berriaz arro egotea. Ate irekiko jaurnaldia idei interesgarria da, zergatik ez da egin antzekorik Gasteizen eta Donostin? Ez al daude arro bertako instalazioetaz? Ala aurrekoaren berdina, EITB Bilbon bukatzen da?
- Programazioa azken momentuan gaizki iragarri. Ikaragarria da komunikazio komunikabide batek komunikazio arazoak edukitzea, baina ala erakutsi zuten. ETB3 goizeko hamarretan hastekoak ziren... baina inork ez zekien zerekin. Hasiera baten E!TB webgunean programazio bat ikusi izan ahal zen... zein ez zen bete, karta de ajuste jarriz. Azkenean seiak inguru hasi ziren benetako emisioak, baina inork programazioa inon kontsultatu ezinik. Webgunean ez da ageri, EPG-ea zoroen pare dabil... Nola arraio jakin zer ikusi ahalko den horretarako modurik ez bada?
- ETB1-en zuzeneko programarik ia ez du. ETB2-ko zuzeneko programa desberdinek, Pasalo bezala, egunaren berri eman eta berarekin inplikatu ziren. ETB1-en programa grabatuak ia bakarrik daudenez, ETB1, non euskaldunak biltzen dituen, ez zuen deus berezirik egin euskarazko telebista berri bat bezalako gai garrantsitsu baten inplikatzeko. Ongi dago erdaldun publikoa ETB3-ra bultzatzea, baina ez al da interesgarria ETB1-ko publiko euskalduna programazio aukeraketa duela jakin dezan?
- Inprobizazioa: Webguna berria argitaratu dute... beta bezala. Ez al da izan astirik probetarako zerbitzari ezkutu bat antolatu eta behar adina testatzeko? Ulergarria litzateke akatsak izatea, baina oinarrizko gauza batzuetan akatsak ez dira onargarriak. Denen artean lehentasuna beharko lukeen gauza bat EITB-ren bezalako webgune baten, emisioen programazioa ikustea litzateke. Kontuan izanda aurretiaz iragartzeko betebehar legala dutela kontraprogamaziorik ez egiteko, ez da onargarria informazio hori ezin ikustea.
- Akats teknikoak ezin gainetik kendu. Gaur egun, telebista baten onargarriak ez diren akatzak ikusteko aukera eman zuen eguna, bereziki ETB3-n. Maizegi gertatzen dira hanka sartze galantak EITB-en, egun berezia izanda gehio zainduko zela uste ahalko zen, baina ez, 25 urteko experientzia ez balute bezala.

Eta ikaragarriena, ETB3 estreinatu, eta inongo programarik argi eta garbi kate hau aurkezteko eta zein nolako programazioa izango duen. Zein ordutan emango dira eguneko zein egunetan azaltzea guztiz beharrezkoa da inork nondik joango den kate batentzat. Bai albistegietan zer edo zer azaldu zutela, baina denek ez dute albistegiak ikusten edo ez behintzat osorik.

Badakigu tipikoak direla programa hauek, oso protokolariak nahi baduzue, baina nolabait bideratu behar da informazioa. Ez da garesti ezta errekurtso gehiegi behar eta behintzat minimoa egiten duzu. Egunak iragan dira, eta programazioa ezta programa guztiak argi ez edukitzea, ez da zilegi. Ez al da izango honelako beharrezko aurkezpen programa ez dela egin euskarazko telebistan sinisten ez delako? Bakoitzak atera dezala bere iritzia ikusitakoak ikusita.

Informazio nagusiena, spot-etatik etorri zaigu, webgunea desastrea izan da, EPG-ea zoratu zaie... Eta Spot hauek, katea aurkezten dute, ez noiz emango diren programak... batzuetan programak zeintzuk izango diren ez dute ezta azaltzen. Agerikoa da, spot generikoak egiten badituzu, erabilpen gehio eta spot gutxiago egin beharko dituzula... baina aspertuko gara spor bera behin eta berriz ikusis, kate dinamiko bat ez dela agerian utziz.

Who Doktorea telesail ingelesa emango dutela jakitea lortu dugu... ez inon inor deus esan duelako, baizik eta spotetan telesaileko irudiak identifikatzea lortu dugulako. Eta ETB3-ko aportazio garrantzitsuenetako bat da, irudi biziko telesail luzeak berreskuratzea. Eta hori, TVE-ek dagoeneko emana duela telesail hau, baina ala ere, ETB-ek azken ia hamarkadan irudi biziko kanpo produkzioa nola ez duen jarrita, pozgarri da.

Zaila al zen Betizu-n zuzeneko zer edo zer egitea ume eta gazteentzako kate aurkezten zen egunean? Txirri Mirri eta Txiribitonen zuzeneko bat antolatzea ezinezkoa al zen? Badago dirua ekilibrista bati ordaintzeko eta ezin da plato baten ETB3ko aurkezleak batu eta programak aurkeztu? Ain zaila da astean zeharko programak zein egunetan diren zein ordutan izango den irudian txertatzea?

Honelako galdera gehiegi egin daitezke, eta erantzunak argi agertzen duten ETB-en kate hau tokatzen zelako egiten ibili direla, baina ez dagoela benetako konpromezu eta produktua zaintzeko ardurarik.

Egunaren balorazioa bukatzeko, bi irudi metaforiko nabarmenduko ditugu. Lehenik denok ikusiko zenuten E!TB-ko webgune berriko iragarkia, jendea buruz behera jarrita. Irudi hau da EITB-en euskeraren egoera nolakoen den erakusten duen irudi ezin hobea. Euskararekin gauzak alderantziz egiten dabiltz, horra hor nola ETB2 filmak eta telesailak berriak euskaraz.entzuteko aukera egiten ez den bitartean ETB3 sortzen dugun ETB1-eko programazio birziklapenez josita.

Eta beste irudia, EITB-ko eraikinetik ekilibrista bat soka gainean. Horrela dabil ETB-en euskarazko programazioarekin, beti erortzeko zorian, beti inprobisazioa nabarituz, gabezian sare gabeko erorikoa hartzeko egoeran, egon beharko ez lukeen egoeran.


Utzi iruzkina: