ETB3-ko lehen egunen balorazioa

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-10-16 10:00

Badira egun batzu ETB3 hasi dela, festak bukatuak dira eta hasi gaitezke kate honen lehen balorazioak egiten.

Lehen sorpresa, eta sorpresa zoriontzekoa, karta de ajuste ikusi genuenean, 16/9-tan dago! Bazen garaia telebistaren bat formatu hau bazela erakutsi zezan, eta ez da izan inongo kate nazionala, baizik kate autonomiko bat.

Aurrerapausu galanta da, hurrena, eta katalanak lez HDTV-rako frogekin hasten diren. Badakigu oraindik ez dela garaia, batetik esparru elektromagnetikoa beteegia dagoelako itzalketa analogikoa egiten ez den bitartean, eta bestetik, oraindik ere salgai dauden telebista gehienak, LTD arrunta ikusteko gai dira, baina ez goi definiziokoa.

Eta 16/9-ren kontuarekin bukatzen dita teknikoki albiste onak, beste guztiak txarrak bai dira. ETB3, kate berria izango da, baina EITB-ek 25 urte baditu gertatu diren akatsak gertatzeko:

- Oteizaren dokumentala, igorri zen lehen programa ETB3-n bukatzear zegoenean moztu. Sistema gaizki programatzea eta begiralerik ez edukitzearen seinale.
- Katu kale erdian karta de ajuste sartu zitzaien irudian.
- Spot bat baino gehio moztu izan dute.
- Marrazki telesail baten jatorrizko audioa eta bikoiztua nahasirik entzun ziren aldi berean, atal osoan! Ez al dago inor kontrol gunean ala zer?
- EPG-ea, LTD programazioa iragartzeko eta grabagailuentzat programatzeko sistema EITB kate guztietan (ETB1, ETB2, ETB3 eta ETBSAT) goitik behera zoratu zen 4-5 egunez. Onartezina, are gehiago webgunean programazioa ikusi ezin izan denean, eta egunkari gehienetan ETB3-ko programazioa agertzen ez zela.

Ez gara hari sistema berri batekin lanetan dabiltzala, urtea badarama EITB sede digital berrian honelako akats larri eta piloa gertatzea barkatzeko. Izan dute denbora probak egiteko, eta trenak harrapatu dituela dirudi... edo luze datozen arazoak oraindik ere arrastaka daramatzatela.

Programazioari begira, hiru ardatz nabari agertzen dira: umeak animazioarekin, gazteak musikarekin eta kulturala dokumentalekin bereziki, baina ere kontzertuekin.

Gehiengoa dagoeneko ikusita dagoen materiala, eta kasu batzuetan oso erreta dagoena gainera. Hainbeste ikusi ez dena, zituzten programa kulturalen atal berriak eta egindako material zaharren berreskurapen batzuk dira. Katakunbetara jeitsi behar dute EITB-en darabiltzaten batzuk ateratzeko, pentsa 1987-ko Katu kale-ren lehen emanaldia jarri dutela.

Programa bat edo beste bada berria, BURP (basque Underground Report) esate baterako. Programa moderno eta alternatiboa, agian gehiegi publiko gehiengoarentzat, baina egin izana ulertzen dena. Itxura interesgarriago dauka oraindik ikusteke dagoen Martina.

Berri gutxien artean, azpimarratu beharko da spotek aditzera eman dutela irudi biziko telesail bat emango dutela, euskaraz berria dena, Who doktorea kultuzko britainar telesailaren azken agerpenean. Ea egia den, azken urteen irudi biziko kanpo fikzioari egin zaion debeku antzeko hori ia desagertzen den.

Zinerako txoko bat egotea esperogarria zen... baina ume filmetan bukatzen da larunbat eta igandeko jan ordu geroko gunea. Ustel irten da gure itxaropena. ETB1-en jartzen den apurrarekin konformatu beharko da oraingoz. Ea aurrerago ETB-ek euskarazko zinearekin apustu sendoa egiten duen, badu ordua eta, eta orain ETB3 izanda programazio arazo gutxiago beharko lituzke.

Orohar, konpromezuzko programazioa gehien bat, itzalketa analogikoari itxaroten jende gehiengoa prestatua egoteko. Ikusiko da itzalketa azkenean egiten denean ea indar gehioz eragiten zaion ETB-ko programazioa, anitzagoa eta erakargarriagoa izan dadin, kate bat baino gehiago edukitzeak ahalbideratzen dituen programazio ez generalistak egiten.


Utzi iruzkina: