El Correo-ren ustetan Gasteizko erdiguneko zinemek krisiari heusten diote ikuslegoak irabaziz, ikuspegi oso interesatua.

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-11-10 10:47


El Correo-k larunbateko edizioan lehenengo horritean Gasteizko zinerari buruzko egoeraz eta bereziki erdiguneko zinemetaz mintzo zen "Los cines del centro resisten la crisis y ganan 3.000 espectadores este año" artikuloan.

Horrelako titularra irakurtzean, gauzak ongi doakizkiela uste liteteke. Baina hau, oso ikuspegi motza da. VESA-ko zinemek 3.000 ikuslego irabazten zuten bitartean, Gasteiz eta inguruak 58.000 galtzen ditu, eta bide bera jarraituta, aurten irabaziko 3.000 baino gehio galdu ditzakete erraz datorren urtean.

Eta beste gako garrantzitsu bat, 3.000 ikuslego irabazteak, ez dauka zertan izanik nahikoa diru galerak ekiditeko. Ikuslego minimo bat beharrezkoa da, eta kostuak ez doaz behera. Gainera, hurrengo urteetan inbertsio haundiak egin beharko dituztek zinemek digitalizazioan eta dirua metatzen hasi behar dira ordurako, eta diru kopuru haundiak izan beharko dute gainera.

VESA-ren ikuslego gehikuntza, azalpen batzu ditu. Batetik, irabazi baino, berreskurapen baten zati da, zinema berriak ireki zirenean, berritasuna ikustera joanda galdu zituzten ikuslegoak, haietako batzuk, berritasuna iragana, erosoago zien zinemara itzuli dira. Bestetik, Abacó Lakua itxierak ikuslegoak birkolokatu ditu ere.

VESA-ak beste arrazoi batzu ikusten ditu ere, Florida zinemetako programazio alternatiboak bere txokoa sustartzea lortu du. Publiko fidel bat sortzea lortu dute, merkatu komertzialetik kanpo biltzen dena. Horrela, amerikar merkatuko tituloak kale egiten dutenean, ez die eragiten zinema gehinei lez. Publiko adinduago eta interes kultural haindiagokoa izanik, moden menpekotasuna ez da sortarazten.

VESA-k dio ere, kotxea gutxiago erabiltzera behartuta erdigunetik kanpoalderako zihoan jendea ez joatea lortu du krisi ekonomikoak. Gainera, krisi garaietan zinema beste aisialdi aukera batzuk baino merkeago izanda era desberdinean eragiten diolakoan dira.

El Correo-k itxaropentsu ikusten badu egoera, VESA-k oraindik Gasteizen zinema gehiegi daudelakoan jarraitzen du. Etorkizuna digizalizaziotik doala ezinbestean ikusten du, sektore guztiak barne. Aurretik, IrudiTxokotik, hitz eginak gara digitalizazioa ezin bestekoa dela.

Sektorea oso kolokan dago. Interneteko deskargek min haundia egiten ari dira, eta arazoaren gunea bereziki ikuslego gazteenak, sektorearen funtza izan direnak urteetan, zinemari ikusteria uko egiten ari diote. Estadistikak diote Gasteiztar bakoitza 4-tan doala urtean zinemara, baina Gasteiztarren erdia ez doala zinemara. Horrela, joaten direnak 8-tan doaz. Zinemazaleak dira zinea mantentzen lortzen dutenak orain.

El Correo-ko titularra, VESA-ren egoera den baino hobeagoa dela eman arazi nahi du, erdiguneko zinemak ixtea utzi nahi ez dutenei arrazoia ematea. Argi daukagu erdigunea zine gabe, hil litekeela, eta ahal bada, hobe dela ez dezatela itxi. Baina VESA enpresa bat da, eta independientea da. Ez dauka zertan besteek nahi dutena egin, baizik beraientzat komenigarria dena egin behar dute.

Oso erraza da beste bateri zuk gogoko duzun erabakia hartzera behartzea, zuk gerta litezkeen ondorio txarrak pairatuko ez dituzulako. Baina VESA-k ixteko edo irekita mantentzeko erabakia hartzerakoan, bere buruan eta ez besterenean pentsatu beharra dauka. Gainera, VESA-k aretoak ez ixtea nahi dutenek dira ein baten VESA-k hau egitera behartu dutenak, arazoa zine gehiegi daudela da, behar ez ziren zinemak bultzarazten ibili direlako.

Udaletxea hor ibili da izorratzen VESA-ren plan guztiak. Guridi ezin izan zuten birkalifikatu, orain Florida dendagune bihurtzeko planari erantzuna ahal beste luzatzen ari diote. Badiduri uste dutela pelotazoa ekidin nahi dutela, baina ez direla konturatzen Gasteizen zinema gehiegi egotea bultzatu dutela, itxiera bat beharrezkoa dela zinemen bizi iraupena bermatzea nahi bada.

Udaletxea sektoreari lagundu ordez, hau izorratzeko bidea ibilia du. Horrela itxi zuten NEFF mugimendua, zine jaialdi bat baino gehio zena, urte osoan zehar zine ekitaldiak eta zinezaleak bermatzeko zikloak gauzatzen zituztelarik, hoien artean azpiamarretzoa "Zinema maitatu" (Amar el cine), urteetan zine klasiko, alternatibo, europearra eta bestelakoak ikusten irakatsi duena.

Egoera oso txarra da, eta okerragora doa. Lasaitasun puntual batek, ezin gaitzakegu eragotzi gauden egoera larrian. Erdiguneko zinemen jarraipena ez dago zihurtatuta eta ezin bestekoa da digitalizaioaz gain zine areto batek ixtea.

Egoera guzti honek bereziki euskarazko zinemari kalte egiten dio. Zine kopurua txikiagotzean, eta bereziki euskara ekarri ohi duten zinemak ixten badute, euskazko zine egoera larria areagotuko dute.


Erdiguneko zineak horrela ikustea nahi ez badugu, euskarazko zinea desargetzea nahi ez badugu, ezin diogu egoerari begiak itxi eta denen artean errespetuz lan egin beharko dugu. Izango gara gai hortarako?


Utzi iruzkina: