Doraemon eta zazpi magoak, Doraemon beste dbd eta euskararekin.

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-11-26 10:12


Doraemon-ek 30 zine filmatik gora darama bere bizkar gainean, eta urtero beste bat gehitzen du. Badira urte batzuk LukTV, Doraemon-en telebistako banatzailea, pertsonaiaren arrakasta ikusirik, zinetarako banaketara itzuli zen. Ordutik hona, urtero Doraemon-en zine filma bat ekarri ohi digu, eta geroxeago Shin-Chan batu zitzaion planari.

Zine estreinaldiak hasieran izango zuten erantzuna ez zuten garbi izan, baina argi geratuaz batera, LukTV filma guztiak espainiako hizkuntz gehienetara itzultzen ditu, naiz zinerako, naiz dbb-rako. Horrela guztietan izango dugu gaztelera, katalana, euskera eta galiziarra. Balentziarra da kanpo geratzen dena, oraingoz inork kasu egin izan ahal ez diolarik. Hori dela eta, Doraemon-en lehen bi filmak espainian ez daukate ez zinean ez dbd-ean euskarazko bikoizketarik, ETB-ek beranduago bikoiztu bai zituen.

Baina filma estreinaldiak japoniarekin aldaratuz, filme atzeratu asko zeunden. Eta japoniarren abiada berean, atzerapena hortan jarraituko zuen. Zineman bi filma ezin estreinatu urtero, eta hori dela eta, LukTV urtero zinetan Doraemon-en filme bat estreinatzeaz gain, dbd-rako zuzenerako beste bat kaleratuko zuen, urtero bi filma ateraz merkatuan. Shin-Chan-ekin berdintsu, atzerapena ia ez dagoelarik pertsonai modernagoa izanda.

Komentatu beharra dago ere, Doraemon-en zinemetako iazko filmak, aro berri bat ireki zuela sailari, pertsonaien marrazki modeloak eraberrituz. Horregatik telebistan ikustera ohituta gaudenen Doraemon-en antza ez du filme honek, ezta aurrerago etorriko direnak. Era berri honek dakartzan filmak, aurreko sailean eginikoen eguneratzeak dira kronologikoki. Horrela ba, gaur kaleratzen den filma, 1984-koaren eguneratzea da.

LukTV ohikoa duenez azken aldian, bi diska darabil edizioarako, hizkuntz kopuruak eta filmeen luzeerak galerazten duelako extrak diska berean joatea. Hortaz probetxu hartuz, extretan pertsonaiaren motzmetraiak sartzen dituzte, hauek hizkuntz guztietara bikoiztuak daudelarik.

Bereziki azpimagarria, duela filma batzutik hona, LukTV-ren dbd guztiak ikusmen arazoak pairatzen dituztenentzat prestaturik datozela, gaztelerazko audionabegazioa eta filma audiodeskribapenez ikusi daitekeelarik. Hau, ez da batere ohikoa dbd edizioatan, zail izanda osora horrela editatua dauden filmak 20-tik gora izatea.

Filme honek, zihurrenez, ez du inongo berrikuntzarik suposatuko. Doraemon-en saila, oso jakina da nondik doan, nolakoak dituen pertsonaiak eta nolako istoriak darabiltzan. Produktu duin bat da, umeentzako oso egokia, eta aldi berean irudimen haundikoa da.

Pozgarria da, seriotasunez jokatuz, sailaren filmak bata bestearen atzetik bikoiztuak ikustea, umeek pertsonaia euskararekin erlaziona ahal dezaten eta beti euskaraz ikusi ahalko dutela ohituz.



Hemen ikus dezakezue telebistarako Doraemon-en azken irikieretariko bat, marrazki itxura berriarekin.


Utzi iruzkina: