Disney-ren Loti ederra, euskaldunak ez gara ditugun bikoizketak goza ezin ditzakegun bakarrak.

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-10-22 10:17


Hitzeginak gara, eta hitz egingo dugu luze jatorriz gure hizkuntzan entzun ditugun bikoizketak kentzen ari dizkiguten edizioetaz. Euskararekin maiz, maizegi esan beharko, jasotzen ari dena, beste hizkuntzetan ematen ari da.

Horrela, gaur kaleratzen den 50 urteurreneko Walt Disney-ren "Loti ederra"-k ez dauka zinean estreinatu zenetik urteetan entzun izan den bikoizketa, 2001-etik hona, Disney enpresak bikoizketa hau entzuteko eskubidea kendu digu.

Kasu honetan, zergatia argi dago, Disney-ren xuhurrukeria, bezeroarenganako errespeto eza eta bere eskubideak borrokatzen duen langileen zapalketa egin nahia.

Argiago gaia ulertzeko, egin dezagun Disney-ren gaztelerazko bikoizketen historioaren azterketa azkarra. Disney ez zuen filial propia izan espainian urteetan, heuren tituloak beste banatzaile batzuen bitartzen ailegatzen zitzaizkigun. Banatzaile hauek, hegoameriketan Disney-ren begiradapean egiten zen bikoizketa zaindua zekarkiguten. 80 hamarkadaren ondoren, Disney Espainian filiala jarri zuen, pixkanaka eskubideak berreskuratuz eta erabakiz filme berriak espainian egindako bikoizketarekin aterako zirela hegoameriketako bikoizketak hegoameriketara mugatuz.

Dena ondo zihoan, arik eta 90 hamarkadan gaztelerazko hegoameriketar bikoizletako bat, zor zitzaion dirua eskatu zuen arte. 60 hamarkadan egindako kontratuan, jasotako soldatan ez zegoen aurreikusia etxe edizioengatik jaso behar zuen horrenbestekoa. Beraz, Disney bikoizketa etxeko edizioetan erabili behar bazuen, gehigarria eman behar zion, eta dirutza ederra gainera beste erabilpen ordaindugabeak batu zirelako.

Eta noski, Disney enpresa, betiko harrokeria erakutsiz, hitz egin eta deus ordaindu gabe hor atera zituen filmak VHS-ean inori galdetu behar ez balio bezala. Eta bikoizlea, bere eskubideak aldarrikatu, eta epaitegietara jo zuen. Eta noski, honen antzera zebiltzan beste bat edo beste, berdin egin zuten.

Azkenean, 50 eta 60 hamarkadetan Edmundo DoSantos eginiko bikoizketa gehientsuak konpromezuan zeuden, hoien artean Disney-ren titulo ezagunetako batzuk: "EdurneZuri" (30 hamarkado bikoizketa galdua zelako berriz eginikoa), "Anderea eta arlotea" (La dama y el vagabundo), "Mari errauskin" (Cenicienta)...

Disney bikoizketa berea zela, eta inori ordaindu behar ez ziola, eta ez ordaintzeko, berbikoizketak agindu zituen 2001 inguruan dbd edizioak atera ahal izateko hegoameriketan eta espainian. Baina, bikoizketa hauentzako aurrekontu urria, itzultzaileek testu guztiz desberdina egiteko aginduz eta beren eskubideei uko egitea onartu zuten bikoizle maila behekoak izanik, emaitzak erabateko desastrea izan ziren.

Hor larria, antzerako arazoak ekiditzeko, bikoizleei bikoiztu nahi bazuten, aurreragoko eskubideei uko egitea sinatu behar zuten, edo ez zuten bikoizten. Maila oneko bikoizle errespetatuak ezezkoa esan, eta hainbeste gaitasuna ez zutenak hartu behar izan zituzten, kalitatea kaltetuz. Disney besteen eskubideak errespetatzen ez dituenean, bereak errespetatzeko dio, pirateoa salatuz. Nor da piratago hemen?

Disney-n, deskontrola iritzi zen, eta eskubidea zuenari ordaindu ordez, xahuketa ulertezinak egin zituen. Sirenatxoari eta telebistako Ahate abenturei (DuckTales, hau da, PatoAventuras) espainiar berbikoizketa jasanezinak egiteraino iparra galdu zuen. Jasan ezinak diogunean, txarrak direlako dira. Gaztelerazko Sebastian ez dauka graziarik, eta Ahate abenturetan Gilito osabari... Homer Simpsonen ahotsa egokitu zioten!

Baina jendea, hau da, bezeroa, bikoizketa aldaketaren jokaldia aurkitu zuen eta ez zuen hontzat hartu. Disney trikimailuetan hasi beharra izan zuen salmentak jeistea nahi ez bazuen. Duela urte batzu espainian edizioan hegoameriketar berbikoizketa dator, baina jendeak berbikoizketa jatorrizko bikoizketa dela uste dezala moduan.

Eta horrela gauzak, "Loti ederra"-ren txanda dator. Oraingoan, trikimailua informazio faltsua kaleratzea izan da, jendea gehio nahasteko eta egiaz jabe egin ez zedin, eta zaletuek protesta kanpainiak egitea zailduz, hasierako iragarkian bikoizketa klasikoa sartuko zutela esan bai zuten. Azkenean ez dator bikoizketa klasikoa, baina azken berriaz jakitun ez dena, baiezkoan izango da.

Erosle bezala, modu bakarra daukagu Disney-ri bikoizketa klasikoa edota era berean euskarazko bikoizketa egin izan denean ez sartzea ez dugula onartzen, heurei ez erostea. Espero dutena saldu nahi badute, atera dezatela produktua ongi.


Hemen argi ikus dezakegu bi bikoizketen arteko kalitate desberdintasuna.

Interneteko bidezko sinadura bilketa Disney-ri bikoizketa klasikoa sar dezan eskatzeko webgunea.


Utzi iruzkina: