Gazumen berriz gozamen

Alberto Ibiltarixanak | 2013-08-19 00:00
1

Nire jarraitzaileok badakizue Gazume dela nire mendi kuttuna. Ez da nirea modu posesiboan baina nik asko maite dut eta ez dut uste nik beste maite duenik inork. Gazumek badaki hau eta horregatik uzten dit igotzen oinez, eskiz edo bizikletaz. Batzuetan hasarretzen da eta euria, lainoa edo haizea bidaltzen dit. Hala ere asko maite dut, baita egunik desatseginenean. Hainbeste maite dut ze nik bertan hartu nahi dudala atseden. Ez dut nahi ez plakarik eta ez gurutzerik. Bere sabelean egon nahi dut betirako. Hernio, Izarraitz, Pagoeta eta itsasoa aurrez aurre ditudala. Nire errautsak bertan uzteko baimena eman dit eta nire gertukoenek badakite. Orain arte bezain bakartia izaten jarraitzen badu han izango naiz betirako.

Aurten bizikletaz igo dut lehen aldiz baina zin egiten dut gehiago ez dudala igoko. Ez dut nahi bere intimitatea urratzerik. Barka eskatu nahi diot hain ausart eta hain bortitz jokatu dudalako. Jarraituko dut igotzen baina nire lagun eta gertukoekin bakarrik. Ez dadin haserretu. Ez nezan bidali bere besapetik.

Joan den astean egon naiz berriz. Nire koinatu Jaume izan dut bidailagun eta berari ere erakutsi dizkiot nire txoko maiteak. Bera Katalunian bizi delako eta badakidalako ez dela berriz etorriko. Zelatunera igo genuen lehenengo eta, hamaiketakoa egin ondoren, gailurrerako bidea hartu genuen. Lasai, patxadaz, pauso bakoitzean inguruaz gozatuz. Aurretik Irati alabarekin egon nintzen. Berari ere azaldu nahi nion Gazumerekiko maitasuna. Biek dakite nire desioaren berri. Biek eta beste familiako batzuk ere bai. Errespetatuko al dute nire nahia!

Gero bizikletaz igo genuen Gurutz eta biok. Aizarnatik zehar, GRa jarraituz. Bide polita eta zaila da bizikletaz egiteko. Azken malda bizikleta eskuan dugula igo genuen. Baina sentsazio gazi-gozoa sentitu nuen. Gozamena eta pena nahasten ziren nire buruan. Gailur hau dastatzea beti da niretzat gozamena, baina zerbait hautsi edo lapurtu banuen bezala sentitu nintzen. Bakardadea hautsi eta intimitatea lapurtu banio bezala. Barkatu, ez da berriz gertatuko. Gurutzek ere berdina egingo duelakoan nago. Ea hala den.

2013-08-21 01:09 #1

<p>&nbsp;<strong><em>Zu &nbsp;hemen &nbsp;ez zeranian, bertan &nbsp;bagaude, lanak izango dittugu bizi irauten. . . eta &nbsp;errautsok horraino eramaten, baina ahaleginduko gara</em></strong></p>


Utzi iruzkina: