XLII. Euskal Jaixa Eibarren

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-05-12 14:19

Aurten urtero ez bezala, ohikoa baino lehenago ospatuko dugu Euskal Jaia Eibarren. Hauteskundeak direla eta, astebete aurreratu dira normalean maiatzeko azken asteburuan ospatzen diren ekintzak.

Dantza baino askoz ere gauza gehiago antolatzen dira astebukaera guztian zehar. Benito Lertxundiren Kolisekoko kontzertua, Untzaga plazako kantu-afaria, herri kirolak etab. Baina esan bezala aurtengo ekitaldietan  makila-dantzak izango dira protagonista nagusi. Aurreko urtean hainbat txokotako ezpata dantzak izan ziren bezalaxe, aurten Cortes, Otsagabia, Errioxako San Asensio, Elgoibarko Haritz, Terrassako Bastoners, Antzuolako Oin Arineko dantzariak, Miranda do Douroko Pauliteiros portugaldarrak, Uztaritzeko Erroniko Kaskarotak, The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup ingelesak, Gasteizko Indarra eta Castellóco Todolellatik El Todó-Danses Guerreres elkartea daude gonbidatuta.
Dantza talde hauek Kezkako dantzariokin batera larunbat iluntze eta igande goizean emango diren ekitaldietan ikusteko aukera izango duzue.

                      Badakizue non egongo garen!  (ni ez naiz izan!)




Untzaga Plaza - Eibar map - Tagzania


Utzi iruzkina: