30 urte

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2006-03-07 09:38
5

30 URTE 30 urte, emakume bat, haur bat oraindik deus ere ez dakiena eta bere gorputza ezagutzen ari dena, eguzkiak mozkortzen duena eta gauak askatu. 30 urte, irribarre xalo bat baita betileen azpitiko begirada ere, baina otso-gose batez, eta denaren egarriz. 30 urte, belus zurizko bularrek haizea ebakitzen dutela dirudi, euren xarma lotsagabearen ondorioz. 30 urte eta oraindik ere denbora hartzen du mundu organizatua errefusatzeko denbora, eta orain, gaurko kantu bat egiten duelarik. 30 urte, eta uneoro bere ume-gutiziak eta bere desio zorrotzak bizitzen ditu. 30 urte, nerabe nintzen, eta oraindik ere banaiz, fruitu heldu baten antzera, oihu iraultzaile baten moduan, neure gorputza ezagutzean. 30 urte jadanikā€¦ 30 urte ez dut 30 urte bertzerik, maitasuna (amodioa) ezagutzeke, neure haurtzaroa erakusteke.

ainara

ainara 2006-03-10 18:21 #1

Georges Moustaki-ren "17 ans" poeman oinarriturik.

xorino

xorino 2006-05-21 22:23 #2

BIZI POESIA!!

Poemak edota bertsoak idaztea erraza da; zaila dena da POETA izatea. Hitz inprimatuen aitzinean HITZ BIZIEN aldarria egiten dut, bizitzarekin maiteMINDU behar badut ere...

XORINO

XORINO 2006-05-24 00:46 #3

VIVRE LA POESIE! BIZI POESIA!

Poemak edo bertsoak idaztea erraza da, bai; baina zaila da poeta izatea... zer da poeta izatea? hori argitzen saiatuko naiz blog xume honetan... bizitzen noan neurrian neure burua ezagutuko dut eta ezagutza horren arabera poeta edo poetisa edo olerkaria zer den azaltzen saiatuko naiz esperientzia pertsonalaren bidez. BIZITZEA DA POETA IZATEA, POETA IZATEN SAIATZEA DA AZKEN FINEAN BIZITZEA.

Hitz inprimatuen gainetik HITZ BIZIAK aldarrikatu nahi nituzke... WIE EINE LEISE LIED.

Zalantzaz beterik nago neure bizitzako momentu kritiko honetan, neure sentimenduak kontraesanean daude eta maiteMINDUrik nago une berezi honetan... eguneroko elektroniko hau idazten hasi naizen une berean.

Orain dela hamar urte hasi nintzen eguneroko pertsonal horietako bat idazten, neure bizitzan lehen aldiz atzerrira bizitzera atera nintzelarik eta ordutik etenik gabe idatzi dut ene bizitza, baina sentsazioa dut idatzi bai, baina bizi gutxi egin dudala. Horregatik pixkanaka idazteari utziko diot nerabe txolin izateari uzteko bide batez eta BIZITZEN HASIKO NAIZ.

Ez pentsa egunero idatziko dudanik (agian bai! ez dut erremediorik, idazle porrokatua naiz). BILINTXen antzera neu ere, Bilintxen urteurrena ospatzen dugu aurten eta aunitz maite dudan pertsonai bat dut. Bertsolari baino gehiago POETA bat izan zelako ene iduriko, LORIAK UDAN IHINTZA BEZALA bizitzaz maiteMINDUrik baitzegoen, hala adierazi zuen bertsotan bederen... eta behar ez zuen pertsonaz maitemintzen zen gainera (neu bezala).

ONGI ETORRI POETA BIZIEN KLUBERA!!!!!!

xorino

xorino 2006-06-03 13:00 #4

Ekaina heldu da,

ekainak erre egiten nau

bere etorrerak aztoratzen bainau.

Ekaina badator

eta bere oroitzapenak

erre egiten dizkit erraiak,

erre barne guztiak.

Ekaina hemen da

eta sanjoanetan

salto eginen dut

iragandako gertaeren gainetik

askatasunerantz.

Ekainak bere begiak ditu eta

begiratzen nauelarik

ene irria gelditzen da dilindan,

etorkizunetik dilindan.

txistu

txistu 2007-12-11 18:04 #5

Ta amodio hori sentitu nahi baduzu, zergatik ez diozu esaten "ustezko" pertsona horri sentitzen duzuna? Deus ez galtzeko ta dena irabazteko xorino, zorotzat hartuko nauzu ta berdin zait, baina poetak amets egiten dute baina badakite amets horiek paperean islatzen ezta? Ulertzen? Zure ametsak gauzatzera etorri zara mundura neska, esaiozu bada, asmatu plan bat edo eztakit ba... Ta gaizki ateratzen bada, gutxienez badaukazu kalabaza bat zopa on bat egiteko bederen, txantxa zen, lasai ta animo, izarrak lagun!

Utzi iruzkina: