Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

Amaitu dira ARABAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETARAKO gelan  edo etxean egin beharreko lanak, eta orain denak elkartzeko eguna heldu da!!!!        Maiatzaren 24an, 10:00etan ARAMAIOKO KULTUR ETXEAN Gorbeialdeko finalerdia izango da. Idatzizkoa eta bat-batekoa (animatzen direnentzat)  Hona hemen IDATZIRAKO sailkatutako lagunak:   GARAZI IKASTOLA (Legutio) 5. maila: Beñat Puyo, Ivan Alonso, Aritz Prieto, Olatz Garaigordobil eta Olatz Lopez de Bergara.  6. maila: Maria Fuentes, Lorea Fdz de Larrinoa, Andoni Rubina, Laura Maria Peña, Sa...


Atsaldeko 7etan Esaera zaharren bertso poteue hasi zan. 25 pertsona ibili zien parte hartzen eta oso giro ona egon zan. Gero Enbido Binakako Bertso Sariketie, Uribarrin jokatu zan, soziedadien ederto afaldu ostien.   Gaijartzaile Idoia Beitiak in zauen ta kriston giro ona egon zan, oso graziosue izen zan saiue ta oso ondo pasau giñun publiko danek. Premixuek ba irabazliendako gaztai bana, eta gero partehartzaile bakoitzandako, esti pote bat, karikatura bana, eta Txirritxola bat garaikur moruen. Bestela ba 45 pertsona inguru egongo giñen afaitxen ta hau dana, egun hau, Ar.B.E, Arama...


Maiatzaren 9an izango da, Aramaion. Hiru izen badakizkigu, baina beste hirurak kontzertu handietan bezala, sorpresa izango dira azken momenturarte. Ze izen abizen dago galdera ikur bakoitzaren atzean?   MANEX AGIRRE                                  ANDERE ARRIOLABENGOA IKER AGIRRE Arratsalde-gau partean idi bikoteak uztarrian lotu eta jo eta su ibiliko dira tabernaz taberna.  Baina hurbiltzerik ez baduzue, lasai ...


AUBIXA (ELGOIBAR), GIPUZKOAAdina: 15-18 urte Lekua: Elgoibar(Gipuzkoa), aterpetxeaEgunak: uztailak 10-19Prezioa: 165 €Lagun kopura:  30                                           Ezaugarriak: San Pedro auzotik gora, Aubixa baserrian egingo dugu gure bertso "basetxea". 30 lagun baserri batean bilduta, jolas, kirol, bustialdi, mendi irteera eta bertso saioez gozatzen. Arrate auzor...


HEMEN lau oinak eta azken puntu batzuk nahi duzuenok entrenatzeko


Aupi lagunok Hemen legutiokoentzat opari bat interneten topatu dudana, izugarri polita iruditzen zait legutioko jatorrizko euskara baina ez da horren erraza entzutea, ezta? Zaindu aitita-amamak (edo birraitita-birramamak) eta eskatu esamolderen bat edo irakasteko... Asko eskertuko genizueke gero blogera bidaltzea guztiok konpartitzeko. Iturria: www.ahotsak.com/legutio  (Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea)   Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori. Ezin baduzu bideoa hemen ikusi egin KLIK  


Oskorrik kantatzen duen Forjarien kanta 1911ko Eibarko greba batean sortu omen zela irakurri dut. Sorta herrikoia da eta gaurko eguna egokia iruditu zait gogoratzeko. Hiru bertso neurri erabiltzen ditu, 6ko handia, zortziko handia eta zortziko txikia. EIBARKO FORJARIEN KANTAGaur forjariak lana utzita gatoz gustiok kalera, labeak oso itzaldurikan jaikera bat egitera, maillu, burdin ta gaiñerakoak botarikan bazterrera; ez degu nai guk berriko sartu leengo tokira lanera.Dinbili danba! goiz eta gabe, su eta keian tartean, sosegu eta deskantsu gabe gure buruen kaltean; orregatikan lanak utzita ...


   Abian da Arabako eskolarteko bertsolari txapelketa. Gorbeialdeko Finalerdia Maiatzaren 24ean izango da Aramaion. Baina lehenago nahi duzuen guztiek parte hartu ahal izango duzue Maiatzaren 9a baino lehen. GAIA (Bat aukeratu) 1- Eskolako azken eguna da gaur, zure gauzak jaso eta etxera zoaz. 2- Gauza asko esan nahi zenizkioke, papera eta boligrafoa hartu eta idazten hasi zara. EGIN BEHARREKO LANA 14 urte arte: Bi bertso doinu eta neurri librean 14-18 urte: Hiru bertso doinu eta neurri librean PARTE HARTZEKO EPEA ETA MODUA: Maiatzaren 9a baino lehen bertsoak entregatu zure ik...


           PATATA FESTA NAFARROAKO BIHOTZEAN                            Maiatzak 30, 31 eta Ekainak 1 LEKUA: EULATE (Nafarroa) PROGRAMA:             OSTIRALA, 30           ESKOLARTEKO KANPORAKETA AFALOSTEAN  (14-18 urte)              LARUNB...


XXI. Literatur Lehiaketa - 1. SARIA     Doinua: Beti penetan, beti penetan...... Egilea: Xabi Igoa Eriz   1 Kaixo! Zer moduz? Ta behar zaitut    hasieratik agurtu    Ez dakit nola baina azkenik    hontara naiz animatu    Hainbeste gauza esateko ta    hainbeste kontu ta datu    Baina, zaila da eta ez ditut,    hitz egokiak topatu   2 Nola esango ta adierazi    eta nola azpimarra    Nire ondoan ez zaudenean    sentitzen dudan beharra    Zuk eman didazu bizitzek...