Ein eingou

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-06-08 20:17
1

Asteburu honetan Uema eguna izango da Mallabian. Eta hori dela eta, arnasguneen inguruko azken aldion ikusi eta aditutako hainbat ekimen ekarri nahi ditut hona:

- Uema bera, mankomunitatea bera. Ekimenik potoloena eta sakonena.

- Aurrekoan aipatu nuen Tximintxekoen ekimentxoa.

- Iaz ere aipatutako Zerain herriaren adibidea.

- Asteburu honetan ere Altzon eskola txikien festa. Biba zuek!

- Topaguneak eta EHNEk abiatutako mintzapraktika proiektu berria (ahaztu barik Egonaldiak familia euskaldunetan klasikoa).

- Besterik bururatzen zaizue?

gorka

gorka 2010-06-09 16:09 #1

Udako barnetegiak ere sartuko lirateke, ezta?<br />


Utzi iruzkina: