Dibulgazioa soziolinguistikan

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-02-02 12:45
4

Otsailaren 18an antolatu du Soziolinguistika Klusterrak jardunaldia, Donostian. Eta arratsaldean mahai-ingurua dago eta bertan ni naiz hizlarietako bat.

Eta okurritu zait galdetzea. Hau da, blog honen irakurleei galdetzea ea zer uste duten eurek soziolinguistikaren dibulgazioari buruz.

- Dibulgazioa egiten al da?

- Nori zuzendua egin beharko litzateke? Nori zuzendua egiten da?

- Zer bide jorratu beharko ziren?

- Adibideren bat ....

Edo gura duzuena bota.

mikel Ibarrakoa

mikel Ibarrakoa 2011-02-02 13:58 #1

Aupa Txerra!!

Lehenik eta behin zorionak zure blog honegatik!! Deskrubimendu polita izan da! Batez ere ni bezalako hasi berri batentzat...

Galderari erantzunez, nik uste soziolinguistika orohar definitzeko zailtasunak daudela edota ez da oso argi adierazten zer esan nahi duen.

Nik neuk, Antropologiaren ikuspegitik Antropologia  linguistikoaren inguruko informazioa faltan botatzen dut, baina tira neretik ari nazi badakizu...

Ba hoixe, zorte on 18an eta ea asteburuan elkar topatzeko aukera dugun...

Mikel Ibarra

txerra

txerra 2011-02-02 15:09 #2

Honbre Mikel, ondo etorria. Asteburu honetan txarto, ez naiz hemen egongo ta. Baina egongo gara, lasai.

Antropologia linguistikoa, buffa, berba potoloak dira horiek, Mikel. Hiznet-en horren gainean zerbait ikusi (ikasi esatea lar da) genuen, baina gainetik. Hori bai, ez dago oso garatuta gure herrian (Jone Miren Hernandez datorkit burura, eta Paula Kasaresen ikerketaren bat).

Mila esker.

Martin

Martin 2011-02-09 09:55 #3

Dibulgazioa oso beharrezkoa da. Adibidez blog honen bidez zuk zeuk egiten duzuna.

Agian nahikoa ondo hornituta gaude goi-mailako soziolinguistikaz, baina eskas kaleko, sukaldeko, etxeko soziolinguistikaz.

Zalbideren ekarpen teorikoak, Soziolinguistika Klusterrak bideratutako Soziolingustika Eskuliburua.., ondo dauden arren, nobedadea dira niretzat Sortir de l´armari lingüístic eta horrelakoak, edonork ulertzeko moduko gilzarriak ematen dituztenak. Adituentzakoak baztertu barik, dibulgazioa indartu beharko genuke. Eutsi horri!

txerra

txerra 2011-02-09 10:19 #4

Mila esker, Martin. Neu ere ados nago zurekin, nahiz eta pentsa goi mailako soziolinguistikan akaso ez gauden horren hornituta. Edalontzia erdi beteta edo erdi hutsik, hori da kontua.

Eta bai, etxeko, kaleko, oheko, sukaldeko eta komuneko soziolinguistikan gabiltza hankamotz nire ustez. Autolaguntza liburuak (eta webguneak) modan daude. Gurean ere horrelakoak behar ditugu.

Utzi iruzkina: