Elebide, hizkuntza eskubideen berme?

euskarazetakitto 1456132563434 Euskara eta Real Politik | 2006-10-19 01:34

Zer Patxi? Zer dugu klon berri hau? Gure eskubideak bermatzeko tresna? Zer, euskaldunoi adarra jotzen berriro? Egina dagoena berregiten denbora galdu beharrean, zergatik ez eskubideen bermatzeko benetako politikak zehazteari ekin?

Euskal Herri osoko euskaldunok badaukagu gure hizkuntza eskubide urraketak non salatu eta eskubideen alde egindako lanak non saritu. Azken 5 urteetan berebiziko lana egin duena gainera, www.behatokia.org helbidean aurki dezakeguna.

Hamaika aldiz jasoko zituen zure administrazioak bertatik bideratutako kexa edota iradokizunak, eta zer egin duzue zuek? Ze neurri hartu dituzue horiei irtenbidea emateko? Askorik ez, ezta? Eta zer irudikatu behar dugu orain? Zerbitzu berri honen ondorioz administrazioa euskalduntzeko politika burutzen hasiko zaretela behingoz?

Oraindik ikusiko dugu gainera, zerbitzu berri honek ez badu egoki funtzionatzen, datorren urtean entzun beharko dugula euskaldunok Patxiren ahotik: “jaso dugun salaketa kopuru eskasa ikusiz, badirudi edo euskaldunek ez dutela hizkuntza eskubideen inguruko sentsibilizazio berezirik, edota administrazioan ematen dugun zerbitzuak bermatzen dituela euskaldunon hizkuntza eskubideak”. Azken finean, euskaldunok bizi dugun zapalkuntza egoera hau ez al da ba euskaldunon errua? Bai ezta Patxi?

Bukatzeko, tori lehen 2500 kexak, abenduan jaurlaritzak osasun administraziorako hartuko dituen langile erdaldun bakoitzeko bana. Elebidek kontuan hartu eta eskubideak bermatze bidean oposaketa horiek geldituko dituelakoan,


Utzi iruzkina: