Zer Patxi? Zer dugu klon berri hau? Gure eskubideak bermatzeko tresna? Zer, euskaldunoi adarra jotzen berriro? Egina dagoena berregiten denbora galdu beharrean, zergatik ez eskubideen bermatzeko benetako politikak zehazteari ekin? Euskal Herri osoko euskaldunok badaukagu gure hizkuntza eskubide urraketak non salatu eta eskubideen alde egindako lanak non saritu. Azken 5 urteetan berebiziko lana egin duena gainera, www.behatokia.org helbidean aurki dezakeguna. Hamaika aldiz jasoko zituen zure administrazioak bertatik bideratutako kexa edota iradokizunak, eta zer egin duzue zuek? Ze neurri har...