Euskararen Paparazziak argazki-lehiaketaren sari-banaketa

euskara_merkataritzara_bak 1456132517779 Euskara Merkataritzara | 2014-10-07 11:05


Argazkiak.org | Paparazziak © cc-by-sa: haritz76

Javier Oderiz, Fatima de Miguel, Francisco Javier eta Jaione Santxotena, eta Eider Roman

Pasa den ostegunean, urriak 2, egin zen Euskararen Paparazziak argazki-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia.

Francisco Javier Santxotenak Iruñeko Katakraken erakusleihoari ateratako argazkiarekin irabazi zuen sari nagusia, eta sari-banaketa ekitaldia ere bertan egin zen.

Horrez gain, lehiaketan parte hartzeagatik zozketa bidez irabazitako 100 euroko erosketa-bono bana jaso zuten Javier Oderizek, Fatima de Miguelek eta Eider Romanek.

Lehiaketaren helburua saltokietan euskararen erabilera handitzeko eman diren urratsak bezeroei eta herritarrei ikusaraztea izan zen; horretarako, parte-hartzaileek, Iruñerriko eta Gareseko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei argazkiak atera eta WhatsApp edo Telegram aplikazioen bidez bidali behar zituzten. Guztira, 97 argazki jaso zituzten antolatzaileek, eta euskara eta merkataritza hobekien uztartzen zituen argazkia ateratzeagatik irabazi zuen lehiaketa Santxotenak.

Antolatzaileak Euskara Merkataritzara planeko udalak (Aranguren, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Oltza Zendea, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrabia, Uharte eta Gares) eta Iruñeko Karrikiri euskaldunen elkartea izan ziren.


Utzi iruzkina: