Argazkiak.org | Paparazziak © cc-by-sa: haritz76 Javier Oderiz, Fatima de Miguel, Francisco Javier eta Jaione Santxotena, eta Eider Roman Pasa den ostegunean, urriak 2, egin zen Euskararen Paparazziak argazki-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Francisco Javier Santxotenak Iruñeko Katakraken erakusleihoari ateratako argazkiarekin irabazi zuen sari nagusia, eta sari-banaketa ekitaldia ere bertan egin zen. Horrez gain, lehiaketan parte hartzeagatik zozketa bidez irabazitako 100 euroko erosketa-bono bana jaso zuten Javier Oderizek, Fatima de Miguelek eta Eider Romanek. Lehiaketar...