HONDAR ALEAK
Itsas-belar luzaskak,
uhal urtarrak,
hondartza hegian
lotu gabe ahantzi dituzten olatuei artega begira,
gurasoa nerabearen aurrean ageri den eran.
Uhin kate bakoak,
libreegiak,
ur putzu zabalean
hondartzara ez beste edonora doaz
adrenalina bila.
Ez dakite beti eta denok amaitzen dugula hareatzan,
lehorraren eta bustiaren eskuematean,
ordurarteko ibilera guztiak anulatzen diren lekuan,
hondar ale bilakatzeko,
beste olatu errebelderen baten jostailu.
Iruzkinak
Lost_Hawk 2008-08-15 01:43 #1
<br><br>Oso ona, zinez<br>eskerrik asko<br>
Utzi iruzkina: