ERI

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-11-01 11:22
1

Autopista bat, luzea. Eta enegarren irteeran aldapa gora bat, muino siku baterantz. Belar zapaldu asko eta zapaldubako gutxi. Etxe handi bat ezkerretara, batzuk, oso antzekoak.

Jaitxi da ibilgailutik. Ez daki ezer oraindik. Jertxea kendu du. Sargori dago. Sartu da. Entzun du. Geroz eta gutxiago hitz egin du. Orduak aurrera, gelditu da denbora. Hamabost segunduz soilik. Eta ez du garbi ikusi. Erakuts diezaioten eskatu du.

Ikusi nahi zuena ikusi du. Eta negarrez hasi da.

musutruk

musutruk 2009-11-04 14:48 #1

<p>Badira zenbait gauza geure begiez ikusita ere argi ikusten ez ditugunak, buruak ikusi nahi baditu ere bihotzak uko egiten dielako, itsu bizitzeak babestu egiten gaituelako.</p>

<p>Eta badira beste zenbait negarrik gabe ikasten ez ditugunak. Horiek izan ohi dira esku txikiotan dardarra sentiarazten digutena, beste zigarro bat piztutzeari eutsi ezina sorrarazten digutena, bihotza ez ezik, burua itsutzen digutena.</p>


Utzi iruzkina: