Guk ere, bai Euskarari

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2007-06-04 09:36


Aurtengoan ere Lea-ArtiBAI euskarai elkarteak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskararen ziurtagiriak banatu dituzte. Lea-artibaiko sektore ezberdinetakoeragileok berretsi egin ditugu gure konpromisoak euskararen normalizazioaren bidean.
Ziurtagirien banaketa egin zen aurreko asteazkenean Ondarroan, ETX kultur taldeak berritu egin du  beste urtebeterako konpromisoa.
Hona hemen Kontseiluak ziurtagiria nola definitzen duen:
Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresak, saltokiak eta era guztietako
entitateak euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari
direla kreditatzen du Kontseiluak. Honela, hauen ahalegina aitortu eta
aldi berean konpromiso hori jende aurrean erakusteko bereizgarria
ematen die.


Utzi iruzkina: