Esku2deak 2 eskurentzat?

Kaixo lagunok! Gaurko honetan tristura handia sortzen digun gai berri batekin gatoz; Espainia mailan, zer nolako ondorioak dituen bizi dugun krisiak haurrengan hain zuzen ere. Krisiaren ondorioz UNICEF gobernuz kanpoko erakundearen arabera, haurren pobrezia %10a igo zen  2008 -2010 bitartean; hau da, bi urtetan 205.000  haur gehiago zeuden egoera horretan. Igoera honen ondorioz, Espainian ia 2.200.000 haur pobreziaren atariaren azpitik bizi ziren, krisi ekonomikoaren eragin handienak pairatzen zituen giza -taldea bilakatuz. Gai honi inguruko bideo hau aurkitu dugu EITBko teleberr...


Kaixo lagunok!!! Gaurkoan gai berri batekin gatoz. Gaurkoan Ceuta eta Melillako egoeraz mintzatuko dugu; izan ere, presio migratzaile itzelak jasaten baitabiltza.  Azken denboraldian, hainbat etorkin hil dira Espainiar estatura igarotzeko muga gainditu nahirik.  Presio hauek direla eta, Etorkinen sarrera masiboa ekiditeko asmoz legeak aldatzea proposatzen ari dira. Hala ere, Afrikarekiko mugetan legeak etorkin hauen segurtasuna ziurtatzeko eta hauen egoera hobetzeko ezik, mugak eta legeria gogortzea da asmo nagusia. Lehenik eta behin, etorkinek muga pasatzen saiatu aurretik duten ...


  Gaurkoan osasun munduaren inguruan hitz egingo dugu; izan ere, atzo asko harritu eta tristatu gintuen berri bat entzun genuen. Trebiño Burgoseko probintzian dagoen euskal irlatxo bat da, Burgosetik eta Gasteizetik distantzi berera dagoena hain zuzen ere. Berria hurrengo hau izan zen, Trebiñoko 3 urteko haurtxo bat hil zela txagorritxon, barizelak jota. Umeak barizela gaixoaren konplikazioak bizi izan zituen, nahiz eta gurasoak larrialdietara joan haurrarekin, bertatik etxera bidali zituzten berriz ere. Baina gauean, haurrak okerrera egitean, 112 larrialdi telefonora de...


Gaur egun bizi dugun egoerak, giza eskubideen 25. Aldarrikapena bermatzen duen aztertzeko asmoarekin gatoz gaurkoan gai berri batekin. Krisi ekonomikoa ate joka hasi zenetik, krisi honen erantzule zuzenak izan diren, eta asko aberastu diren hauek dira neurriak agintzen ari direnak. Ez ahal da kontraesan handia?   Aipatutako neurrien artean, jubilazio adina 65etik 67ra luzatzea, kotizazioa 20 urtetik 25era igotzea, pentsioen zenbatekoa murriztea… daude. Pentsioen kasuan, arazo demografiko bezala saldu nahi digute, adineko pertsona asko dagoela eta gazte gutxi esanez; baina ez g...


Gizarte Hezkuntzari buruzko hitzaldia eman du J.Saez katedratuak EHUko Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan. Gure profesioari begira, zenbait datu garrantzitsu eman ditu historia eta bilakaera diren bezalakoak. Ideia nagusiak, honako hauek izan dira: Unibertsitatearen helburuak hauexek diraà herritar kritikoak sortzea eta formatzea. Gizarte Hezkuntzako lanbidean,  Ikasleak eta estudianteak desberdintzen ditu. Ikaslea, maila administratiboan kokatzen du eta estudiantea, aldiz, ikasten duena, irakaskuntza prozesuaren barnean dagoena,hain zuzen. Ziurtagiri bat izateak ez du e...


Hego Euskal Herrian, egunean zortzi familia geratzen dira etxerik gabe gutxi gora behera. Ondorioz, EAEko 8.000 familia ari dira horrelako egoera bat bizitzen, hipoteka ordaindu ezinagatik. Probintzia mailan, EITB komunikabidearen arabera, auzitegiek Bizkaian eta Araban agindu dituzte etxe kaleratze gehienak: Bizkaian 687 eta Araban 201. Gipuzkoan eta Nafarroan berriz, 155na.   Egoera honen aurrean, diputatuen kongresuko ekonomia batzordeak etxe-gabetzeen legea onartu dute Kongresuan, eta PPren nagusitasunari esker, beraien botoekin bakarrik nahikoa izan da legea aurrera eram...


Blog honetan, lehenago aipatu bezala, Batzar Nagusiaren giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren 25. Aldarrikapenena aztertuko dugu:  “Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta baita bere familiari osasuna eta ongizatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantzia, bizitokia, mediku-sorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere.”  Giza belaunaldien testua irakurri ondoren, 2...


Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak 1948ko abenduaren 10ean onartu zuen, Nazio Batuen Erakundearen 217 A (III) ebazpentzat. Dokumentuaren egileetako bat Reneé Cassin baionarra izan zen.   Munduko askatasuna, justizia eta bakea giza familiako kide guztien berezko duintasunean eta eskubide berdin eta ukaezinetan oinarritzen dira. Giza eskubideak ez ezagutzearen eta gutxiestearen ondorioz, giza kontzietziari irain egiten dioten basakeriak gertatu izan dira; eta gizon-emakumeek beldur eta gabezia orotik aske, hitz egiteko askatasuna ...


Blog hau EHU-ko Bilboko irakasleen eskolan, gizarte hezkuntza ikasten ari garen 5 ikaslek sortu dugu. Idazleak Ainitze, Jasone, Maider L., Oihane eta Tamara gara. Giza Eskubideak eta Gizarte eta Hezkuntza Politikak irakasgaiko zereginen artean, blog honen sorrera egokitu zaigu.