Tiburoiak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-05-22 08:35





Doluminak ematean "sentitzen dut" erail batera mugatzea.
Norbait ukitzea min duen lekuan.
Oholtzan nagoela nire mobilak jotzea.

Eta hiletaren bezperatik zer esan pentsatzen aritu naiz
amonak ubelduak non dituen ikasi dut
aretoan sartu baino ordu laurden lehenago itzali dut mobila.

Baina "sentitzen dut" esan aurretik hasi zait negarrez
lurrera jausi da amona nire begien aurrean
oholtzan nengoela amaren mobilak jo du aurreskuaren doinuan.

Badiren fobiak dira
flotatzen daudenak.

"Tiburón" ikusi nuenetik
ezin ditut urpeko zango tentagarriok jasan
horregatik begiratzen diet
badutelako hondoratzeko garaia.


Utzi iruzkina: