telebista

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-11-18 01:15





Garbigailu edo kalefakzioaren antzean
telebista nahi genuen etxean
gauza karratu hori, laukizuzena

ispilu ilun horretan
komiko ikusten da gure isla sofatik.

Lauki beltzari esker, ez dira hain negukoak iluntzeak
mantapera ez baita eurik sartzen,
otsorik ere ez.

Izan ere, telebista daukagu etxean
funtzionatzen duena eta ez dena pizten.


.









Utzi iruzkina: