Tabernetan euliak hegaz

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-07-25 23:42



Badauzkat behar batzuk ase ezinak gauez
garagardotan itotzen ez diren euliak
eta ez dut parrandarik nahi entzun zidaten mozkortu nintzen gauean

tabernetan euliak hegaz

baina zer ote da denbora bota du norbaitek
euli hilezkorrak orratzak dira erloju honetan
non denbora ez duen garagardoak hilko sekula
ez naiz ezertan zentratzen
zizta ez eginagatik, despistatu egiten naute
begi ilun bi ezagutzen ditudalako, euliak bezain beltzak ia



Utzi iruzkina: