sudurzuloak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-05-25 14:25




Ortega y Gasset delako batek esan omen zuen. Ez dakit ondo ulertu nion. Badira zenbait sineste hain errotuak daudenak gugan, ezen ez baikara beraien presentziaz ohartzen. Kontzientziak ez daki duen fedeaz deus, aharik eta gure erralitatearekiko kontraesanen batek sineste horiek iraultzen dizkigun arte. Gizon hark zioenez, sinesten ahazten zaigu orduan, betiko zalantzan erortzen garelarik. Zurrunbilo baten baitan erantzunik ezin aurkitu. Izan ere, egarri denean zergatik edan behar du urik egarri den zalantzan jartzen duen batek. Baina iritsiko zaio, iritsi zaigu edo iritsiko, une bat non dudari eutsi ezin zaion.

Horregatik diot, nik, ez gizon horrek, ezin dela zalantzan bizi. Eta filosofoek jan egingo naute hitzok aditzean.

Zein ezjakin klasek esan dezake zalantzan bizi ezin denik? Zalantzan bizi behar da.
Barkatu. Ez dut sinesten (sinetsi) inor badenik bizi eta galdetu batera egiten dakienik. Bizi gara -biziraun-, eta arnasa hartzeari uzten diogunetan, orduan galdetzen dugu. Arnasa hartzearen espresioa (deskantsatzea, une batez gelditzea, bada) oker josi zuten, arnastea bizirauteko nahitaezko ekintza baita, galdetzea ez bezala.

Beraz, galdetu, sudurzuloak ezkutuan estaliz galdetzen dugu, zalantzak onartzen ez dituen bizirautetik ihes egin nahiz.

Klandestinitatean itotako sudurzuloak gureak, egi intermitenteen gordailu. Sesamo, ireki! oihukatu gabe zabaltzen diren sudurzuloak, mundu gezurtiko berrogeitaka lapurrak sar daitezen.



Utzi iruzkina: