soinean

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-06-14 21:11

zintzilik zaude nire zain, hilabeteak daramatzadalako kasurik egin gabe zuri. jantz zaitzadan nahi zenuke, politt hori, azken aldian ahaztu egin baitut ispiluaren aurrean komeni baino minutu batzuk gehiagoz egotea zer den.



atzo, adibidez, begiak margotu nituen eta lagun batek bereziki lirain ikusi ninduela esan zidan. amamak ere bai, baina hori beti. gaur, aldiz, ilea maitasunez orraztu dudanez, entzun dut hitz ederrik.

gustura hartzen ditut, zergatik ukatu? baina zuk dakizu, nitaz gain inork jakitekotan, ileak eta begiek apenas dutela zerikusirik. badakizu neure buruari itzuli diodan irri egiteko eskubideak duela lausenguon errua.

beraz, jantz nazazu, jantz dezadan neure burua. nigandik niretzat. berekoia izan behar badut inoiz, orain da momentua.





Utzi iruzkina: