Postaria

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-07 16:07



Gure herriko postariak

ez daki irakurtzen.

Aitari ikasi zion etxeei usaina hartzen,

gutunetako letrak

ate eta ahoekin berdintzen.

Kaletik doala

solasean ari direnei erreparatzen die,

ezpainen gimnasiari,

bekainen zalantzei,

eskuen erotasunari.

Hartara jakiten du

zein gutunek hitz egiten duten maitasunaz,

zein helbidetara doazen galderak,

zein fakturak itolarritzen duten etorkizuna.

Gutunik ez dagoen egunetan

zigiluak itsasten ditu
bekokien goiko ertzetan.

Katamalo




Utzi iruzkina: