Pluralak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-18 17:58







Zorua bera ere hauskorra denean nora egin ihes? Oinpean zartatzen dakusadanean mundua, zatitzen. Ez dut kezkarik irakurri egunkarietan, agian ez delako mundua zartatzen ari. Akaso ez da mundua zapata-zolei eusten diena, munduko munduetako nire munduaren zatitxo bat baino. Nire mundua hausten bada, beraz, besteenek ez dute zertan. Eta ni soilik banaiz apurtzen, arrakaletatik erortzen, nehork ez dit besotik eutsiko beharbada. Amilduko naiz irenstean nire mundu hautsiak, mundua (singularrean) osorik utzita. Osorik eta karratu.





Utzi iruzkina: