noiz margotuko zain dagoen bandera zuriari

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-07-10 23:40




Bat-batean, kasualitatez, pentsatzea otu zitzaidan. Hobe zela armak lurrean utzi eta abandonatzea, arriskutsua baita zer nahi duen ez dakien gorputz bati nahi duena egin dezan baimentzea.

Gaur, ordea, zer nahi duen ez dakien arima batekin esnatu naizenean,  ulertu dut nola dudan nire burua lotzen lubakietan ezkutatu izana justifikatzeko antolatutako arrazoiekin.

Gero, azken batailetan haren berririk izan ez dudan soldadu batekin egin dut topo, eta konturatu naiz zenbat guda dauzkadan hasita baina bukatzeke. Hala ezin nitzake galdu, badakit, baina irabazi ere ez.



Utzi iruzkina: