Marrazkia

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-05-22 04:32




Euri egunetan zirriborro dira espaloian Gran Vían zehar doazenak, beren urratsak eta gogoa. Pintzelkada nahasiak dira, artea sortzeko inolako asmorik gabe eginak. Semaforo gorriro arnasa hartzen du ustez eromenaren silueta den hiriak, berde jartzean airea botatzeko berriz.

Semaforoa ez da laukizuzena, sentitzen dut. Parean datorren horren irribarrea ere ez da borobil erdi bat. Ez da lerrozuzena jarraitzen dudan bidea. Askoz distortsionatuagoa da mundua, badakizu? Nire begiak dira linea zuzenez marraztea erabaki dutenak, labirinto batean bizitzekotan, paretak behintzat zehatzak izan daitezen.

Ez nintzen konturatuko, lurrera begira ez banindoa.



Utzi iruzkina: