lekuak eta beste zerbait

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-04-16 23:32



Eskuak besoaren bukaeran dauzkat
hankak hor behean
burua lepo gainean
atzean ipurdia
titiak aurrean
gogoan, halere, ezer bere lekuan ez zegoen aldia
gauak zetozen goizero
eta etorri behar zuketenak ez ziren iristen
ez nintzen iristen inora
buruan hankak eta besoak lurrean edukita
Lucky Luck eguzkiarekin zihoanetan bezala
zerbaiten bukaera da
zerbait hori faltsua da
zerbait
dena izaten da.




Utzi iruzkina: