kantu hau zuretzat

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-03 16:39




Olerkaria izan banintza

aurki nezake xuxen hitza

bideratzeko nere eskaintza

zuri nere aitortza


Aspaldidanik nauzu jasaiten

beti fidelki sustengantzen

oker banago nauzu zuzentzen

eta beti barkatzen


Baina kantari soil bat naiz eta

dena poza ta kezka

ahal guttiko sasiprofeta

ilusioz beteta

hartzazu otoi nere eskaintza

nahiz gutti bada

kantu hau zuretzat da

kantu hau zuretzat da


Margolari bat izan nahi nuke

zure itxura marrazteko

kolore guziz apain nezake

argiena gogoko

zor dizudana nola ordaindu

da nere kezka ta ezina

ni ez naiz ezer zu ez bazaude

hau da egi gordina


Baina kantari soil bat naiz eta...


Olerkaria izan banintza

aurki nezake xuxen hitza

bideratzeko nere eskaintza

zuri nere aitortza


Baina kantari soil bat naiz eta...

kantu hau zuretzat da

kantu hau zuretzat da.


Anje Duhalde: http://www.goear.com/listen/b8a0c58/kantu-hau-zuretzat-anje-duhalde


Utzi iruzkina: