Kamiseta jantzita

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-05-12 18:37





Gaur Mikelekin egin dut lo.
Erdi konpromisoz onartu du etxera etortzea.
Kamiseta jantzita sartu da ohatzera
eta eskua azpitik sartu dudanean
ez du irribarrerik erakutsi,
begiak txiki-txiki uzten dizkion irribarrea,
lankideen aurrean eskaintzen didan
berbera.
"Zerbait sentitzen dut zugatik,
baina ez dakit..." aurpegia gelditu zaio
lo hartu duenean.
Hala ere, bihar etorriko da etxera.
Eta etzi.
Kamiseta bat utziko du aulki gainean,
arrebak erosi dion kamiseta ilun eta
diskretua,
tripa ezkutatzen duten horietakoa.
Bi aste barru
bazkaltzera etorriko dela abisatzeko
deituko dit.

Castillo Suarez - SPAM POEMAK



Utzi iruzkina: