Itsasoa oinetan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-07-10 23:19



Oin bana garela ulertu dizut, ezkerrera banoa ez zarela etorriko atzetik, aldiz, balitekeela biok urratsen bat koordinatzea ere, baina ez lukeela zertan oinatzik utzi. ...baina jakin ezazu noizbait ilargira bazoaz han aurkituko nauzula... Hala ari da itsasoa kantari. Itsaso bat baita hau orain, oin biak kolpatzen dituena bizirik daudela gogoraraziz. Esan dizut mugitu egin nahi dudala itsasertz honetatik, hau ere ertza baita azken batean. Akaso ez dizut argi utzi flotatzen ere ez nintekeela eroso egongo, itotzeko arriskua onartu behar baitu igeri egin nahi duenak.







Utzi iruzkina: