itsasoa

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-08-21 10:33



Itsaso berari begira emandako egunetan konturatu  naiz itsaso bati begira nagoela bizi naizeno. Nola olatuak hausten diren eutsi nahi izan ez dizkidaten begiradek sortutako amorruagatik. Eta nola bakarrik naizen sartzen uretan, inor nirekin etorriko den zain egon gabe, niretzat olatuak, kresala, marmokak eta tiburoiak.
Bizitza hau nirea da, inork dudarik balu oraindik.
Zer nahi dudan erabakitzen dudanero neroni bihurtzen naiz olatu handi eta barruak haitzak kolpatzen ditu. Bizitza hau nirea da, baina besteenak higatzen nabil.





Utzi iruzkina: