Hau naiz gaur

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-01-23 21:48



Paisaia ebakiz
ziztuan pasa den trena naiz
errekak daraman plastikozko poltsa
haurrari errepidera alde egindako baloia naiz
ta aldi berean
sofaren zirrikituetan ahaztutako txanpona
eskutitza inor bizi ez den etxeko postontzian

Hau naiz gaur
baina -gripearen birusa bezala-
ezagutu aurretik mutatzen naiz

eta sukarra daukat
irakiten nago beti
aluzinatu egiten dut gauez
egunez ere bai

Hau naiz gaur
bihar hura
ta inor ez inoiz.













Utzi iruzkina: