falta bazaizu

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-03-23 00:26



Ta ene haserrea falta bazaizu

alferrik dira leunak zure begiak

eta ene musua falta bazaizu

haizeak ezpainak ustugabetzen dizkizu


eta ene hitza falta bazaizu

ezin duzu inolaz ere kantatu

eta ene ametsa falta bazaizu

nondik sortuko duzu esperantza


eta ene oroitzapena falta bazaizu

zertarako bakarrik paseatu

eta ene gorputza falta bazaizu

bilutsik zoaz zoaz


Imanol




Utzi iruzkina: