Ez esan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-18 15:15





Eskailera-mailek min egiten dute bizkarrean eta hotz da, oso hotz. Kontuz, ia izoztu den itsasora eroriko zarete! Hobeto zeundekete tabernan kafesne bero bana hartzen.

Ez, ez esan elkarri eskaintzen diozuen beroarekin aski duzuela. Ez aipatu eskailerak berokiak higatzen dituela. Taberna ez dela zuek nahi bezain erromantikoa. Ez esan negua dela itsasoan, baina udaberririk ez dela bertara jausiko.

Ez esan zergatik sentitzen naizen uretan gainetik so naukazuenean.




Utzi iruzkina: