eta atxilotu egin du

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-05-28 10:34



Eguzkia barrote artetik bere zeldara sartu da
eta atxilotu egin du erre zaizkion masailetan.
Ibaia iritsi da iturritik
eta atxilotu egin du edalontzia betetzean.
Mundua ekarri dio liburu batek
eta atxilotu egiten du irakurtaldiro.
Askatasunak preso dauden bitartean inor ez da izango aske,
ez zu,
ez ni,
ez eguzkia,
ez ibaia,
ez mundua.







Utzi iruzkina: