eskuekin eskuekin

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-10-23 15:06






Beti hotzak dauzka eskuak, odola, alferkeriak jota, eskumuturreraino baizik iritsiko ez balitzaio bezala.

Bost puntatako izotz puska irristatzen da besteen larruetan, anestesiatzeraino. Orkatilako bihurrituak sendatu egiten ditu, sudurra eta belarriak gorritu. Masailak ere badaki gorritzen, malkoak izozten, gelditzeko. Mugitzen ez dena ez baita existitzen egun.

Norbaitek behin aholkatu zion eskuturrekoak hain estu ez lotzea. Kendu zituen denak, baina alferrik. Odola geldi, alfer.

Beste batek, isilik, esku biak bahitu zizkion bereen artean. Karinoz igurtzi. Berotzeko.
Halaxe konpondu zuen eskuena.

Ez pentsa berotu zitzaizkionik, ez zaizkio berotuko. Baina orain badaki izotzezko hatzak onartu besterik ez dituela, alferrik dela odolari ezer egoztea. Bai-baitaki, eskuak bahitu zizkionak bihotza bahitu zionetik, odola borborka daukala. Ez geldi.


.


Utzi iruzkina: