Errailak berriz

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-04-05 12:44





Batzuk bideari bizkarra emanez esertzen dira trenean.

Atzo saiatu nintzen atzera begira eserita aurrera egiten, baina oraindik ez dut nire burua perspektiba minimo batez aztertzen ikasi.

Aurrera begira jezarri nintzen berehala. Etxe bat ikusi nuen hamabost metrora eta leihoetako loreak apreziatu baino lehenago utzi nuen atzean etxe hura. Oharkabean jan nuen bidea berriro.

Horregatik diet inbidia trenean atzera begira esertzen direnei. Nik ere errailak irentsi nahi ditut, baina beraiek jaten naute.

Eta zuk, barkaidazu. Esan dizut trena ni baino azkarrago doala.










Utzi iruzkina: