Elena

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-11 09:46




Elena izango da, amak inbidia zion ikaskide ilehoria bezala. Aitaren soak lizun ferekatzen duen telebista-aurkezlea bezala. Baina horiek, beren izenari uko egin beharko diote bi hilabete barru. Eta askok pentsatuko du haur munduratu berri batek nola hil ote ditzakeen Elena guztiak. Bada, irribarrez zuzenduko zaien emaginaren bata urdinak ospitaleko hormetako pintura urdin guztia hiltzen duen modu berean. Eta akaso amak ez dio inori inbidiarik izango bi hilabete barru. Beharbada, telebista-aurkezlearekin igogailuan harrapatuta geratzen den eszena erotikoari uko egingo dio aitak. Beharbada.



Utzi iruzkina: