eguzki hau

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-05-10 17:16



Leiho honek ia itxita dauzka pertsianak,
eguzkirik apenas sumatzeko moduan baina
egon hor dagoela gogorarazteko lain.

"Mesedez
ez ikutu pertsianak"
ipintzen du.

Eta nik ez ditut ikutuko,
egun batzuez honetan segiko dut:
eguzkia jaio eta hiltzerakoan ikusten soilik.

Eta galdera da,
ateratzen ari dena eta badoana, eguzki bera al dira?



Utzi iruzkina: