deabrua

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-11-13 15:55

Garagardoaren aparra baino harroagoa da bere eskua. Kolonek hainbatetan konkistatu ditu ez dagozkion lurrak, eta hil bertakoak. Han bizi diren konfiantza eta indarra. Astronomia menderatzen duten begi-niniei sinestarazten baitie inon ez dela zerurik. Eta betazalak zorura zuzentzen dira orain, pozik, eguzkia hor goian dagoen disparateaz garaiz jabetu direlako.




Tabernatik irtetean zerua ikustean eder, beste izen bat jarri dio.




Utzi iruzkina: