Bukatzeko beltza

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-01-15 17:38




Grazia egiten dit
zure alboan joateak
esanez zein den bidea

nola iritsi

bolantea biratuko banu bezala da

arimarekin

ziur zaude
ondo naramazula
nik ondo goazela esan dizudalako

atzean utzitako etxeek
jakin nahi lukete
nora ote goazen
errepideotan barrena

zerura

esango nieke
baldin zuk
entzun ez bazeneza
ez baitakizu
zerura goazenik
zaramatzadanik
zerura

lurra amaitzen den
marran
jaitsiko naiz
autotik
zu eror zaitezen
gora

bakarrik

zure begiek ez
ez baitira izango berriz begi
besteenek bai
ikusiko naute
bide ertzean
beti gisan
beltzez
zure modukoren batek
jasoko nauen arte

grazia egingo dit
bere alboan joateak
esanez zein den bidea

nola iritsi.

















Utzi iruzkina: