Begitxook

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-20 16:24


Begitxook ikusiko balitu, nori so diozun jakin nahiko luke amak, amatxok beti jakin nahi duelako zeri begiratzen diozun. Eta, txiki, hori ez da aldatuko diminutiboz dei ezin diezazukeenean ere. Kexaka hasiko zara orduan, honezkero haurtxoa ez zarela oihukatuz, amak beti ume ikusiko zaituela onartzeraino.

Baina, potxolo, ez da egia hori eta ama konturatuko da handi bihurtzen zarenean, aitzitik, oihutuegi egongo da ordurako nora begira zauden galdetzen, begira dauden begiei begiratzen.




Zu kontrolatzen ari dela uste izango duzu, haz zaitezen debekatzen ari dela, lagunekin egindako planak hiltzen, ez dizulako joaten uzten mendira, baina, politt hori, egiaz, zure begiei begira ari da.





Utzi iruzkina: