begetarianoan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-09-03 08:47



begetarianoan sartu ginen biak, eguerdiz,
astelehena, menuz
buffeta, espinakak, lasagna berdea eta sagar
pastela amaitzeko
bapatean tropela, sei direla, ta atzetik figura beltzak
atera zituzten denak ta gu beraiekin bat, bildur,
laztan bat hartzeko

hankak zabalik eta Opel Corsa-ren kontra, ezin
eutsi igurtzeari
gazteok lurran kontra, ixilik ta izerditan, liburuak
baztar baten

hamasei, hamazazpi, egun hartan kaleko
hautsa dastatu zuten
eta espinakak hozten, ta parteak igurtzen,
beltzuneak urduritzen

"¿y tu documentación?", eskerrak karneta etxean
ahaztu ez dudala
"¿y tu documentación?", barazkirik ez, hauek
haragijaleak dira

ordu laurden luzean diagonalean, itzalak
arroagotzen, ah ze
sentimendu handia, ezintasun osoa, hain hurbiletik
sentitzen
zure auzokidea izan litekeena zu mendekotzat
hartzen, nola
nola inpotentziak, zure oroimenean destaina
iltzatzen duen

egunak joan dira eta, ahazteko daukat dena,
denborak dena
osatzen du
mejikanora goaz orain, hara doanak mariachi-z eta
lasai afaltzen du

hura gertaera hutsala izan baizen minezko
paisaia baten, nola
nola inpotentziak, behin sentitutakoan, geroa
errezten duen

"¿y tu documentación?"...


Mikel Urdangarin



Galizian mariskoa jaten dute barazkiak baino gehiago.


Utzi iruzkina: